Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propio eta hirugarrenekoak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula pentsatuko dugu.

Proiektu familiarra

Artomaña Txakolina, SL ren jarduera 1988 urtean hasi zen, "Arabako Txakolina- Artisau Ekoizleen Elkartea" sortu zenean, gure eskualdean ardo honen ekoizpenarekin lotutako tradizioa berreskuratzeko asmoa zuena.

Nekazaritza enpresa bezala jaioa, Artomaña Txakolinaren misioa produkzio kultur praktikak batzea izan zen, praktika estandar horien bidez beranduago "Arabako Txakolina-Txakoli de Alava Jatorrizko Izendapena" izango zenaren arauak zehaztatzeko.

Proiektu familiar hau Ugarte – Alava anaiek hasi zuten beraien aurreko Eugenio Alava ren eskutik. Lehenengo landaketa 6 hektareako mahastia izan zen, tokiko Hondarrabi Zuri barietatekoa hain zuzen. Landaketa azalera zabaldu da gaur egun dauden 20 hektareetara iritsi arte. Honela Artomaña Txakolina, J.I.ko mahats-ekoizle handiena bilakatu da.

2005 urtean Artomaña Txakolinak upategi berri baten eraikuntzako proiektuari heltzen dio; aro berri honetan upategia azken teknologiekin hornitzen da kalitate optimoko produktu bat lortzeko gai izateko.

 

ruta-del-txakoli-logo arabako-txakolina-logo   Logo Euskadi Gastronomika p 2013 06 20 11 00 14 Calidad-Turistica-2